jueves, 21 de octubre de 2010
martes, 5 de octubre de 2010
Uradaibai aztertzen...
Inguru fisikoa, bide sareak eta eraikinak.
Laidara heltzeko bi aukerak: Zornotzatik eta Lekeitiotik. Bidean zehar bi eratan antolatutako eraikinak ikus ditzakegu : etxe sakabanatuak edo multzokatuak. Etxe multzokatuen eremu batzuetatik besteetara inguru naturala dago. Sakabanatutako eraikinek aldiz azalera natural handiagoa “kutsatzen” dute. Itsasadarraren mendebaldean nukleoak daude (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Murueta, Gernika…). Ekialdean aldiz eraikinak sakabanatuta daude, eraikin eta dentsitate gutxiago dago, baina guztia dago eraikinez eta partzelaz beteta. Partzela pribatu hauek errepideetatik urertzera igarobidea ostopatzen dute. Hala ere puntu hau sakonago aztertzeko utzi dugu.
Tenperatura mapak.
Populazia eta ekintzek uda eta neguaren izaten duten aldaketak aztertu ditugu intentsitate mapen bidez. Udaran orokorrean intentsitea igo egiten da Urdaibaiko eremu osoan, baina batez ere kostaldean. Herri nukleo handienak dituen mendebaldeko aldean neguan ere aktibaitateak jarraitzen du, ekialdea aldiz itzali egiten da. Udan pasatzera jende asko Urdaibaiko herrietara doa eta horretaz gain beste asko eguna pasatzera soilik ere joaten da.
Urdaibain egiten diren aisialdiko ekintza nagusiek udan eta neguan hartzen duten intentsitatea konparatu ditugu. Guztiak dira aldakorrak udan eta neguan. Udan arazo bezala trafikoa eta batez ere Laida eta Lagako hondartzetako aparkamentu falta somatu ditugu.
Ondorio gisa, udatik negura aldaketa handia dago eta azpiegituren beharrak asko aldatzen dira. Proiektuaren abiapuntu gisa aldaketa hau har genezake.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)