domingo, 6 de marzo de 2011

III.Entrega.

LEHEN PAUSOAK
Harrobira  iritsi bezain laster erraz  antzematen da mendiaren ustiakertak hutstarte handia utzi duela, bai fisikoki eta baita funtzionalki ere.
Harritzen gaituzte plataforma edo espazio desberdinak lotzen dituzten horma bertikal eta eskalonatuek. Bereziki altuenak, ustiaketa prosezuaren ondorioz geratu zaien azal ximurrarekin.
Behetik ikusita paretaren presentziak babestu egiten zaitu eta bertara igota babes sentsazio horrek alde egiten du, nuloa da.
Azken sentsazio honek posibilítate asko eskeintzen ditu, besteak beste bertara hurbiltzeko motiboa. Edozer eginda ere horma horien potentziala proiektuan agertu behar zen vértigo sentzasioarekin batera.Horregatik proiektua horma bertikal handi horietara hurbilduko da.

PROGRAMA
Daukagun baldintza, arkitekturaren bidez lekua egokitzea da, bai jende gutxi joaten denerako eta baita jende pilaketa handia gertatzen denerako.
Oinarrizko zenbait erabileratan pentsatu dut: komunak, taberna, interpretazio zentrua eta bi begiratoki. Erabilera hauek eguneroko egoeretarako pentsatuta daude,
Ekitaldi bereziak daudenerako aurreko erabileretarako eraikitakoa moldatzea da helburua.
Hau da, eraikin minimo batzuk egingo dira eta egoeraren arabera aldaketa txikiekin prest egongo dira erabilera berezietan egoki funtzionatzeko.

KOKATZEA
Aipatu bezala ideia nagusia bertigoa sorraraztea da eta horregatik sortu da harrobiaren behealdea(gune nahiko lasai eta laua) dagoen moduan usteko (ikutu gabe) erabakia. Hala ere ez da bertara iristeko oztoporik jarriko. Parkinera ailegatu eta mendiko bide batetik ibiltzen zoazela bapatean proiektuaren muinera ailegatzen zara.Ideia honek harrobian bide berria sortzeaz gain altueran dauden lekurik interesgarrienak lotuko ditu.
Eraikinak horma bertikalari landatutako zubi eta hegaldura zurrunak izango dira, hauen euste puntuak izkutuan egongo dira, bizitariari  airean flotatzen dagoela sinestaraziko zaio.



 A1 LABURPEN PANELA




FUNTZIONAMENDUAREN ESKEMAK





 INTERPRETAZIO GUNEA

 TABERNA


ATSEDEN GUNEA



HEGOALDEKO ALTZAERA


ALTZAERA