domingo, 6 de noviembre de 2011

BAIONA. Arsenalaren antolamendua, Niveko kampusaren handitzea.



Proiektu hau aurrera eramateko, lehenengo hiri guztiaren azterketa egin genuen, bereziki hiri barnean gertatzen diren fluxu desberdinena.



Behin hori eginda bigarren pausoa gure gunera hurbiltzea izan da. Eremu hau kanpusaren eta hiriaren parte izango da eta hau hartu dugu kontutan orube kaotiko eta zentzugabeari orden bat emateko. Gainera, Baionan ikusi ditugun hainbat traza eta irudi hartu ditugu kontutan gure eraikinak diseinatzeko jarraibideak sortzeko.

 
Aurreko azterlanen emaitza urrengoa izan da. Oinarrian orubearen zirkulazioetan jarri dugu arreta, batez ere oinezkoen zirkulazioan eta oinezkoentzako espazio publikoan. Espazio publiko jarraia sortuko dugu espazioan ibaiaren kotatik gaur eguneko kalearen kotara ailegatuko da eta aurretik egon ziren eraikinen aztarnak kanpora aterako dira. Planteamenduan ardatz nagusi bat dago orubea zeharkatzen duena eta gainontzeko bideak inguruko espazioekin lotura indartuko dute, batez ere kanpuseko gainontzeko eraikinekin. Lotura hori indartzeko kanal bat irekiko da, lotu nahi ditugun espazioak lotuko dituena. Gainera, kanala unibertsitateko negutegia ureztatzeko sistema baten parte izango da.

 




Eraikinak bi unibertsitate eta bi egoitza dira. Unibertsitateak aurretik aipatutako kale nagusia azpimarratu egingo du egoitzak ordea hiriaren eskalara eta itxurara moldatuko dira, Baionaren hiri sarea eta fatxadari erantzun egingo diotenak izango dira.







martes, 19 de abril de 2011

4.2. Entrega


  



Metxikas bezalako hainbat auzo elkarlanean jarrita eta auzo bakoitzean lanbideak sortuz auzo horiek berpiztu nahi ditugu. Egungo egoera jarraituta urte batzuen buruan auzo horiek abandonatuta egoteko arriskua daukate, izan ere bertako biztanleak nagusiak dira eta ondorengo belaunaldiek etxe horiek opor edo asteburutarako besterik ez dituzte erabiltzen.

Gaur egun jende asko, batez ere gaztea, prest dago hiriko bizitza utzi eta landatar bizitzan murgiltzeko. Guk arrazoiak emango dizkiogu bertara bizitzera joateko: lanpostu bat eta etxe huts bat berritu eta erosteko aukera.

Proposameneko auzo guztiak errepidez daude konektatuta, auzo bakoitza gai baten inguruan antolatuko da lanbideak sortzeko: animaliak, zuhaitzak… Adibidez, Metxikas-en garai bateko labeak daude ogia egiteko erabiltzen zirenak eta ideia bertan ogia produzitzea da hasieratik (gariaren landaketa) amaierara arte (ogiaren salmenta eta distribuzioa). Gainera, lanpostu gehiago sortzeko turismo rurala sortuko da, auzo desberdinen produktuak eta euren produkzioa izango dira turismoa erakarriko dutenak. Turismo aktiboa izango da, produkzioan parte ahal izango dute  nahi izanez gero.

Era honetan auzoetan populazioa handituko da eta gainera turismoak jende mugimendu txiki bat sortuko du. Horregatik auzoetan zerbitzuren bat sortu beharko da auzo multzo horren mailakoa. Esate baterako, gariaren produkzioa aprobetxatuz Metxikas-en garagardotegi bat sortuko da, bertako kontsumorako Metxikas-en sortuko dena.