domingo, 6 de noviembre de 2011

BAIONA. Arsenalaren antolamendua, Niveko kampusaren handitzea.



Proiektu hau aurrera eramateko, lehenengo hiri guztiaren azterketa egin genuen, bereziki hiri barnean gertatzen diren fluxu desberdinena.



Behin hori eginda bigarren pausoa gure gunera hurbiltzea izan da. Eremu hau kanpusaren eta hiriaren parte izango da eta hau hartu dugu kontutan orube kaotiko eta zentzugabeari orden bat emateko. Gainera, Baionan ikusi ditugun hainbat traza eta irudi hartu ditugu kontutan gure eraikinak diseinatzeko jarraibideak sortzeko.

 
Aurreko azterlanen emaitza urrengoa izan da. Oinarrian orubearen zirkulazioetan jarri dugu arreta, batez ere oinezkoen zirkulazioan eta oinezkoentzako espazio publikoan. Espazio publiko jarraia sortuko dugu espazioan ibaiaren kotatik gaur eguneko kalearen kotara ailegatuko da eta aurretik egon ziren eraikinen aztarnak kanpora aterako dira. Planteamenduan ardatz nagusi bat dago orubea zeharkatzen duena eta gainontzeko bideak inguruko espazioekin lotura indartuko dute, batez ere kanpuseko gainontzeko eraikinekin. Lotura hori indartzeko kanal bat irekiko da, lotu nahi ditugun espazioak lotuko dituena. Gainera, kanala unibertsitateko negutegia ureztatzeko sistema baten parte izango da.

 




Eraikinak bi unibertsitate eta bi egoitza dira. Unibertsitateak aurretik aipatutako kale nagusia azpimarratu egingo du egoitzak ordea hiriaren eskalara eta itxurara moldatuko dira, Baionaren hiri sarea eta fatxadari erantzun egingo diotenak izango dira.







No hay comentarios:

Publicar un comentario