domingo, 12 de diciembre de 2010

PLANTEAMENDUA


ORAINGO EGOERA
D         E        S         F         O         K         A         L         I         Z         A         Z         I         O         A
Gaur egun zuhaitzen enborrak Ipar Amerikatik, Sudafrikatik, Zelanda Berritik… datoz Amorebietako lantegira. Bertan zuhaitz masa handiak daudelako eta eskulana merkeagoa denez produktua ere merkeagoa delako. Gero, enbor horiek lantegian moztu, tratatu eta saltzen dira. Bertatik, eraikuntzarako erabiltzeko prest dagoen produktua kanpora exportatzen da. Prosezu honek gaur egun ez dauka loturatik gure gunearekin eta gainera garraioan bereziki energia asko eta asko kontsumitzen da.

PROPOSAMENA
F         O         K         A         L         I         Z         A         Z         I         O         A
                Eraikuntza eskolaren agerpenarekin lortu nahi dugu gutxienez honek kontsumituko duen egurra tokiko sistema baten produktua izatea, batez ere, energia gutxiago kontsumitzea km gutxiago eginez. Hau lortzeko eskola eta haukeratutako lantegiaren artean dagoen trenbidea erabiliko dugu garraiorako.Lehengaia, enborrak, trenbidearen inguruan dauden basoetatik lortuko dira.

 Ustiaketa horrek prosezu bat jarraituko du, baso eremu desberdinak definituko dira eta eremu batean zuhaitzak landatzen diren heinean, bigarren eremuan zuhaitz txikiak hazten egongo dira, hirugarrenean handiagoak izango dira eta horrela hainbat zonalde egongo dira. Azken zonaldeko zuhaitzak moztu egingo dira eta zonaldea birlandatzeko prest egongo da. Radiata pinuak landatzen denetik mozten den arte 30 urte inguru behar ditu, horregatik, eskolak momento batean aurreikusiko balu egur kantitate handiagoa behar duela hazkuntza azkarragoko zuhaitzak landatu ahal izango lituzke, adibidez eukaliptoa.
Behin enborrak lortuta, trenez eramango dira lantegira eta bertan landuko dira. Trenez eramango da ere egur landua eskolara edo ingurura.
Eskolak herriaren lur eremu bat erabiliko duenez, zerbait zor dio herriari.Erakuntza sistema konkretu baten ideiarekin proiektu desberdinak egingo ditu bai eskolarentzat eta bai herriarentzat. Adibidez: negutegiak diseinatuko dira eta honela herritarrek produktuak landuko dituzte eta honela noizbehinka azoka bat egin daiteke. Eskola arduratuko litzateke honen diseinuaz. Honetaz gain tren eta autobús geltukiak, atsedenlekuak… planteagtu daitezke.



EGURRAREN PROSEZUA
1.       Landapena: Trenbidearen inguruko landa eremuetan.
2.       Basozaintza: Eskola arduratuko da basoa zaintzeaz.
3.       Zuhaitzak moztea: Beste lantegi baten kolaborazioarekin eskolak egingo du.
4.       Enborren garraioa: Trenez garraiatuko dira enborrak.
5.       Enborren mozketa: Maderas Aguirrek egingo du Amorebietan.
6.       Efurraren babesa: Maderas Aguirrek egingo du Amorebietan.
7.       Enborren garraioa: Trenez garraiatuko dira enborrak.
8.       Eraikuntzarako erabili: Gure eskolak egingo du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario