jueves, 21 de octubre de 2010
martes, 5 de octubre de 2010
Uradaibai aztertzen...
Inguru fisikoa, bide sareak eta eraikinak.
Laidara heltzeko bi aukerak: Zornotzatik eta Lekeitiotik. Bidean zehar bi eratan antolatutako eraikinak ikus ditzakegu : etxe sakabanatuak edo multzokatuak. Etxe multzokatuen eremu batzuetatik besteetara inguru naturala dago. Sakabanatutako eraikinek aldiz azalera natural handiagoa “kutsatzen” dute. Itsasadarraren mendebaldean nukleoak daude (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Murueta, Gernika…). Ekialdean aldiz eraikinak sakabanatuta daude, eraikin eta dentsitate gutxiago dago, baina guztia dago eraikinez eta partzelaz beteta. Partzela pribatu hauek errepideetatik urertzera igarobidea ostopatzen dute. Hala ere puntu hau sakonago aztertzeko utzi dugu.
Tenperatura mapak.
Populazia eta ekintzek uda eta neguaren izaten duten aldaketak aztertu ditugu intentsitate mapen bidez. Udaran orokorrean intentsitea igo egiten da Urdaibaiko eremu osoan, baina batez ere kostaldean. Herri nukleo handienak dituen mendebaldeko aldean neguan ere aktibaitateak jarraitzen du, ekialdea aldiz itzali egiten da. Udan pasatzera jende asko Urdaibaiko herrietara doa eta horretaz gain beste asko eguna pasatzera soilik ere joaten da.
Urdaibain egiten diren aisialdiko ekintza nagusiek udan eta neguan hartzen duten intentsitatea konparatu ditugu. Guztiak dira aldakorrak udan eta neguan. Udan arazo bezala trafikoa eta batez ere Laida eta Lagako hondartzetako aparkamentu falta somatu ditugu.
Ondorio gisa, udatik negura aldaketa handia dago eta azpiegituren beharrak asko aldatzen dira. Proiektuaren abiapuntu gisa aldaketa hau har genezake.
viernes, 24 de septiembre de 2010
Koldo Mitxelenan erakusketa
El paisaje como idea: proyectos y proyecciones
1960-1980
Paisai desberdinetan interbentzioak eginez artista bakoitzak interpretazio desberdinak erakusten dizkigu. Nolabait ecologiarekin lotuta daude artista askoren diskurtsoak, esate baterako, Robert Smithson-ena:
Floating island to travel around Manhattan island, 1970-2005
Robert Smithsonek ideatu zuen eta hil ete gero Whitney Museum of American Art-ek proiektua aurrera eraman zuen.
Gabarra batean parke txiki bat sortzen du zuhaitz, harri eta lurrez egina eta barku batek garraiatzen du Manhattan-en inguruan. Guk bideo batean ikus dezakegu baita artistak aurretik egindako bozetoak ere.
Kontraste handia ikus daiteke berdegune bat ibaian zehar bueltak ematen eta fondoan etxeorratzez beteriko hiria. Central parkeko zati bat paseoan daramala dirudi, arnas hartzeko edo.
Kurtsoko espektatibak
Arkitektura aukeratzean genuen ideia proiektuak irakasgaian erakusten digutenarena da. Horregaitik da gustokoagoa askorentzat.
Laugarren mailako proiektuak ia azkena da, ez du horregatik berezia izan behar baina ondo egongo litzateke urte batzuen buruan gogoratzea ondo pasa genuelako.
Irakasgaiaren helburua etorkizunean izango ditugun planteameduei aurre egiteko gai izatea da. Guk ere ikasi nahi dugu. Ahalik eta gehien eta ahalik eta esfortsu gutxienarekin eta denbora presiorik gabe.
Lankideekin eroso eta gustora lan egitea oso polita da eta ziur nago hala izango dela.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




